Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2015-11-10

Ataria 2015eko azaroaren 10a

Saioari hasiera emateko Amezketara joango gara. Izan ere, gaur hasten da Kultur Astea eta Iñaki Amundarain alkatearekin ariko gara solasean egitarauari buruz. Ondoren Alegiara egingo dugu salto. Larunbatean Txintxarri eguna izango da eta Garbiñe Orbegozo Txintxarri Abesbatzako zuzendariari elkarrizketa egingo diogu. Saioari amaiera emango diogu zenbait deialdirekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!