Eskualdekoak, txapeldunorde

Ataria 2015eko azaroaren 5a

Asteburuan jokatu ziren Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta nesken finalak. Su Berriko eta Ziotzako bikote bana aritu zen.

Lehen mailako finalean, Hernaniko Araistegi eta Arrietak osatutako bikoteak irabazi zuen, Anoetako Su-Berri taldeko Garmendia eta Maizaren aurka. 30-16 gailendu ziren hernaniarrak. Maila honetan lau talde aritu dira lehian aurten.

Bigarren mailakoan, berriz, zortzi taldek hartu dute parte. Aiako Aldai eta Eizmendi dira txapeldunak, Zizurkilgo Ziotza elkarteko San Sebastian eta Erasuni 30-13 irabazi eta gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!