Historiako lehen derbia, Billabonarentzat

Mikel Iraola 2015ko aza. 3a, 13:30

Argazkia: Billabona FKE

Larunbatean, Billabona eta Danenako lehen taldeek elkarren aurka jokatu zuten, historian lehen aldiz. 5-1 irabazi zuen Villabonako taldeak.

300 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Arratzainen billabonatarren eta zizurkildarren arteko lehen derbia gertutik jarraitzeko. Danenako jarraitzaileek, gainera, kolorea eta musika gehitu zizkioten partidari, kamiseta horiz jantzita bertaratu baitziren, trikiti doinuz lagunduta. 

Partidan, ordea, beste kolore batzuk izan ziren nagusi, Billabonako berde eta urdina. 5-1 irabazi zuen Eduardo Carramiñana eta Joseba Batallaren taldeak. 1-0 aurreratu zen etxeko taldea, Urtzi Zubeldiaren gol bati esker. Danenak Joseba Astiasarenen bidez berdinketa lortu zuen. Hortik aurrera, billabonatarrak izan ziren nagusi.

Emaitzak alde batera utzita, giro onari jarraipena eman zioten ondoren zelaitik kanpo, bi taldeetako kideak batera joan baitziren afaltzera Adunako Aburuza Sagardotegira.

BILLABONA: Lander Diaz, Oihan Lopetegi, Andoni Ugarte, Andoni Uzkudun, Urtzi Zubeldia, Beñat Karrera, Beñat Garcia, Eneko Alkorta, Aner Elgorriaga, Yari Alvarez, Kepa Iguaran. Ordezkoak: Igor Fernandez, Jon Gomez, Ivan Alves, Xabier Jauregi, Jon Ander Artola, Julen Jaca eta Ander Borrego.

DANENA: Odei Artutxa, Aritz Castillo, Mikel Guerrero, Mikel Argote, Aitor Besance, Ibai Iztueta, Hipolito Aguado, Yeray Otaegi, Gorka Rico, Jon Altuna, Joseba Astiasaran. Ordezkoak: Unai Calvo, Ander Barriola, Holguer Patricio Aguiar, Xabat Oiarzabal, Orkatz Zubeldia, Arkaitz Arretxe eta Patrick Gomez. 

GOLAK: 1-0, Urtzi Zubeldia. 1-1, Joseba Astiasaran. 2-1, Urtzi Zubeldia. 3-1, Beñat Karrera. 4-1, Julen Jaca. 5-1, Ander Borrego.

Lehen taldeen partidaren ondoren, gainera, jubenilek jokatu zuten Zizurkilen. Etxeko taldea 3-1 irabazten joan arren, 3-5 galtzen bukatu zuen, billabonatarren pozerako.

Intxurreren garaipena

Billabona eta Danenaren maila berean aritzen da Alegiako Intxurre, eta asteburuan 1-2 irabazi zion Ordiziari. Gauzak honela, Billabona eta Intxurre sailkapeneko lehen postuetan dira, 12 punturekin berdindurik. Hirugarren postuan da Danena, 9 punturekin.

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    BILLABONA K.E. 12   6   3   3   0   0   13   4  
2    INTXURRE K.K.E. 12   6   4   0   2   0   18   12  
3    DANENA K.E. 9   6   3   0   3   0   15   20  
4    SEGURA-GOIERRI 8   6   2   2   2   0   13   13  
5    ORDIZIA K.E. 8   6   2   2   2   0   11   8  
6    IDIAZABAL K.E. 8   6   2   2   2   0   12   12  
7    UROLA K.E. 1   6   0   1   5   0   6   19  

Iturria: Kirolak.net

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!