Saioari hasiera emateko Amezketara joango gara, zehazki Maite Gurrutxaga ilustratzailearen estudiora. Berarekin ariko gara, besteak beste, irabazi berri duen Lazarillo sariaz. Ondoren Bidania-Goiatzera joango gara, eta bertan Bidaniako Kontsejupe ostatuaren ardura hartu berri duen Begoña Senperenarekin ariko gara solasean. Antzerkiaren ingurua ariko gara hurrena. Alegian Lakrikum taldeak Non Gaude? Antzezlana eskainiko du ostiralean, eta bertako kidea den Alaitz Olaizolari egin diogu elkarrizketa. Bukatzeko, Altzora joango gara, Elordi elkarteko kidea den Bego Tapiarekin 5. Begiradak zine-aldiari buruz hitz egiteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?