Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2015-10-27

Imanol Garcia Landa 2015eko urriaren 27a

Saioari hasiera emango diogu Alegian, bertan berriro ere martxan jarri baita argazkizaleen taldea.  Ondoren, Saiaz Mankomunitatera joango gara. Bidania-Goiazko erabilera anitzeko eraikinean zaintzaileen estresari buruzko ikastaroa hasiko da gaur, eta Silvia Kamio psikologoak emango digu horren berri. Hurrengo geldialdia Bedaio izango da. Igandean azoka izan zuten eta Jon Azpirozek egingo digu ekimenaren balantzea. Bedaiotik Ikaztegietara joango gara, eta bertako alkatea den Bakarne Otegiri egindako elkarrizketa entzungo dugu. Bukatzeko, Baliarraingo egoera politikoari buruz ariko gara. Izan ere, ez zen udal hauteskunderik izan maiatzean, zerrendarik ez zelako aurkeztu, eta herritar talde batek horren inguruan abian jarri duen egitasmoaren berri emango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!