Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2015-10-21

Ataria 2015eko urriaren 21a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan: Paula Kasaresekin hitz egin dugu, Villabonan emango duen hitzaldiaren harira, euskararen transmisioaz aritu gara soziolinguista eta ikertzailearekin; bestalde, Thamer Birawuirekin Tolosan eta anoetan ematen dituzten arabierazko eskolen inguruan aritu gara; eta Lierni Kamio billabonatarra eta Iker Sanz lezotarra Euskal Herriko 39. dantza txapeldunekin ere izan gara. Joxemi Saizar izan da Kela kantoitik, Agus Aduriz Tolosaldea Garatzeneko merkataritza saileko arduradunak merkatarientzat antolatuak dituzten hitzaldi eta tailerrrez hitz egin digu, Jon Ander Galarragarekin astoen inguruan aritu gara ekokulturaren tartean, Agustin Laskurainek errezeta prestatu digu, lehiaketa eta Anttonen musika proposamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!