Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2015-10-16

Imanol Garcia Landa 2015eko urriaren 16a

Saioari hasiera emango diogu Alegian. Izan ere dagoeneko martxan da Alegiako udazkeneko egitaraua. Abenduaren 2a arte luzatuko da, eta egitarauaren berri izateko Nati Murua Kultura zinegotziarekin aritu gara solasean.  Alegiatik salto egingo dugu Albizturrera. Bertan jarri da abian aurten Liburuen Altxorra egitasmoa, Galtzagorri elkarteak bideratzen duen ekimena da. Galtzagorriko kidea den Izaskun Jauregik eta Albizturko eskolako irakaslea den Isabel Lakuntzak eman digute horren berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!