Saioari hasiera emango diogu Alegian. Aurrekontu parte hartzaileen bigarren egitasmoa abian jarri dute eta Unai Irola alkatearekin aritu gara solasean horren berri izateko. Jarraian Altzora joango gara. Bertan konposta herrian nola kudeatu daitekeen aztertzen ari dira. Josu Astrain zinegotziak emango digu horren berri. Ondoren, Alegiara itzuliko gara berriro. Berastegin bizi den Maria Jesus Urteagak hainbat koadro jarri ditu ikusgai Alegiako erretirodunen tabernan, eta elkarrizketa egin diogu horren inguruan. Eta amaitzeko, Abaltzisketara joango gara, bertako Jon Zubizarreta alkateari egindako elkarrizketa berreskuratuko dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?