Ibarbia eta Ait Chaou, Txinan selekzioarekin

Asier Imaz 2015eko urriaren 2a

Aitziber Ibarbia eta Hassan Ait Chaou Txinan dira, Euskal Selekzioarekin. Bertan, igandean, Munduko Koparen laugarren eta azken aurreko mendi lasterketa jokatuko da.

Hassan Ait Chaou billabonatarra denboraldi bikaina osatzen ari da. Seigarren postuan dago sailkapen nagusian, eta azken aurreko lasterketa horretan «ondo amaitzea» espero du, nahiz eta azken asteetan «nahiko nekatuta» sentitu den.


Aitziber Ibarbia zizurkildarraren helburua Munduko Koparako puntuak lortzea izango da, hau da, lehen hamabosten artean sartzea. «Oso zaila izango da», adierazi du zizurkildarrak, «are gehiago aintzat hartuta nola dauzkadan bi orkatilak».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!