Tolosaldeak hiru ordezkari izango ditu lau'terdiko pilota txapelketan

Ataria 2015eko irailaren 29a

Argazkia: Aspe

Gaur goizean aurkeztu dute lau'terdiko pilota txapelketa. Parte hartuko duten 16 pilotarien artean, eskualdeko hiru izango dira: Jokin Altuna, Iñaki Artola eta Mikel Olaetxea.

Gainontzeko pilotariak hauek izango dira: Martinez de Irujo, Retegi BI, Ezkurdia, Xala, Aritz Lasa, Jaunarena eta Irribarria Asperen partetik; eta Asegarcertik, berriz, Olaizola II, Urrutikoetxea, Bengoetxea VI, Arretxe II, Elezkano II eta Victor.

Asteburu honetan hasiko dira jokoan. Ostiralean Jaunarena eta Victor arituko dira nor baino nor Arnedoko pilotalekuan. Larunbatean, hilaren 3an, berriz, Tolosan final hamaseirenen bi neurketa jokatuko dira: Olaetxea eta Irribarriak jokatuko dute lehenengo, eta Arretxe II.ak eta Ezkurdiak ondoren.

Lehen fasearekin amaitzeko, Aritz Lasak eta Elezkano II.ak urriaren 4an, igandean, Zallan jokatuko dute.

Altuna eta Artolak, berriz, lehen aldiz jokatuko dute lau t'erdiko txapelketa. Final zortzirenetan hasiko dira lehian: Artolak, Olaetxea eta Irribarriaren arteko neurketako irabazlearen aurka jokatuko du. Altunaren aurkaria, berriz, Aritz Lasa eta Elezkanoren artekotik aterako da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!