'Altzoko Haundia' opera, etxekoen aurrean aurkeztuta

Ataria 2015eko irailaren 12a

Gaur arratsaldean egin dute Tolosako Topic aretoan 'Altzoko Haundia' Haurrentzako operaren aurrestreinaldia. Aretoa jendez bete da hilabeteetan prestatutako lana lehen aldiz ikusteko.

Donostia 2016 eta Topic zentroak elkarlanean prestatu dute gaurko emanaldia. Atzo, altzotarrek ikusi eta entzun ahal izan zuten txotxongilo operaren aurrestreinaldia.

Nazioarteko estreinaldia irailaren 26an egingo dute Charleville-Mezieresen. Aldiz, Donostian 2016ko martxoaren 20an estreinatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!