Eneko Garmendiak 6 minutu eta 30 segundo behar izan ditu 50 lokotxak saskiratzeko. Bere atzetik, Jon Goikoetxea ibartarrak amaitu ditu lanak bigarren sailkatuz, eta hirugarren postuan Arkaitz Astiazaran sailkatu da.
Txapela janzteak, Euskal Herrikoan aritzeko txartela eman dio Garmendiari eta baita Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketan lehiatzekoa ere.