Kontxako Bandera eskualdetik ez da oso urruti ibiliko

Ataria 2015eko irailaren 7a

 1 1441639309182
 6 1441639310354
 3 1441639309670
 5 1441639310120
 4 1441639309890
 2 1441639309431
 7 1441639310586
 8 1441639310810
 9 1441639311021
 10 1441639311245
 11 1441639311459
 12 1441639311667
 13 1441639311888
 14 1441639312117
 15 1441639312345
 16 1441639312578
 17 1441639312833
 18 1441639313073
 19 1441639313306

Hondarribia, Urdaibai, Zumaia eta San Juango ordezkariek dituzte aukera gehien.

Kontxako Banderaren lehen igandeak ez zuen ezer argitu, beraz, bandera bizi-bizirik dago. Denborei eta eskualdeko ordezkariei begiratuta, Hondarribia, Urdaibai, Zumaia eta San Juanekoek dituzte aukera gehien. Zaletuei begiratuta, aste polita dute aurretik, igandea iristeko irrikaz.


Arraunlariak entrenamenduetan jarraitzen duten bitartean, arraunzaleak badute zer hitz egina. Asteazkenera bitarte, joandako igandeaz,  eta ostegunetik aurrera, datorrenaz. Hortik ondorio garbi bat atera daiteke: inoiz baino gehiago, azterketen hastea izango dela. Eta hori, Kontxako Bandera bizi-bizi dagoelako da.
Jardunaldi erabakigarria hilaren 13koa izango da. Emakumeen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena 12:00etan.

Erreakzioak
Anjel Larrañaga, Bermeo-Urdaibai
«Oso positibo gaude gure estropadarekin, Oriori eta San Pedrori atera genion aldea ikusita. Taldeak oso lan ona egin zuen. Bigarren txandan baldintzak pixka bat aldatu egin ziren, eta Hondarribiak denboraldi osoan daraman maila erakutsi zuen. Puntutxo horrekin dabiltza. Baina gurea begiratu behar dugu, eta txanda hasieran Oriori 12 segundo sartuko genizkiola esan izan baziguten, ez genuen sinetsiko».


Miren Salvador, Zumaia
«Niri ez zitzaidan arraun egitea tokatu igandean, baina beraiekin hitz egin ondoren, arraunean gustura ibili zirela esan zidaten, batez ere joatearakoan. Ziaboga aurretik egitea garrantzitsua zela bagenekien, eta horrela izan zen, baina gero, segundu batzuk galdu genituen. Agian azkarregi sartu ginen laugarren edo bosgarren kalean. Lau taldeak segundo gutxiren barruan gaude; ez dago diferentzia handirik».


Nerea Perez, San Juan
«Bi eta hiru segundoko aldea ez da ezer, baina gure alde daude, eta horrek lasaitasun pixka bat ematen dizu. Momentua disfrutatzea tokatzen zaigu, baina hankak lurrean ditugula. Hurrengo iganderako itsaso txarra dago iragarrita, eta horrek aldea ia ezerezean uzten du. Aste honetan gogor entrenatzea besterik ez zaigu gelditzen, igandean bandera San Juanera eramatea nahi baldin badugu».


Iñigo Jauregi, Hondarribia
«Estropada oso ona egin genuen, eta hurrengoa ere irabaztera joango gara. Segundu gutxi badira ere, beti da hobe alde izatea. Urdaibaiek ere maial ona erakutsi zuen, eta gauzak estu egongo dira. Itsasoan ez zen aldaketarik izan txanda batetik bestera, nire ustez baldintza berdinetan aritu ginen. Beste asteak baino luzeagoa izango da aste hau, igandea iristeko gogoarekin baikaude».

 

Argazkiak: Olatz Artola

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!