Boleibol txapelketako finala arratsaldean

Ataria 2015eko abuztuaren 29a

VI. hondar gaineko boleibol txapelketa iritsi da finalen atarira. Asteazkenean hasi eta gaur arratsaldean jokatuko den finalak emango dio amaiera txapelketari.

Azken egun hauetan Tolosako Plaza Berriak ikusmina sortu du. Asteazkenetik hasi eta gaur bitarte 18 talde misto aritu dira hondar gainean partidak jokatzen. Gaur arratsaldean, 16:00etan hasiko dira azken partidak eta tartean, 18:30ak aldera, erakustaldi partida bat ere egongo da Donostiako Bera Bera taldearen eskutik. Arratsaldean zehar, finalerdiak jokatuko dituzte eta final handiarekin amaituko dute txapelketa.

Festa ez da hor amaituko ordea, Zerkausian afaria antolatu baitute. Txapelketan parte hartzen ez dutenak ere joan daitezke afaltzera nahi izanez gero. Afarirako tiketak, Ikatza tabernan daude salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!