Atzoko kazkabarrak ez du kalte larririk eragin

Ataria 2015eko abuztuaren 4a

Bart 23:00ak aldera harria bota zuen Tolosaldeko herri gehienetan. Kazkabarra zaparradak minutu batzuk besterik ez zituen iraun, baino nahikoa autoen kapotetan, baratzetan eta etxeetako teilatu-hodietan kalte txikiak eragiteko. Udaltzaingoek eta Ertzaintzak esan dutenez, hala ere, zaparradak ez du kalte larririk eragin.

Minutu gutxitan azken urteetako kazkabarra zaparradarik bortitzena bota zuen atzo gauean Tolosaldean. Herri gehienetan bota zuen eta botatako harriak oso handiak izan ziren. Atzo gauean bertan asko izan ziren kalera atera eta euren auto, baratze eta bestelakoetan izandako eraginak ikustera atera zirenak. 

Euskalmetek iragarri duenez, gaur tenperaturek behera egingo dute eta euria egingo badu ere, zaparrada arinak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!