Gure atarian joka daiteke pilotan

Jexux Murua 2015eko uztailaren 9a

319 parte hartzaile izan dira I. Ataria Pilota Txapelketan.

Gure Atarian joka daiteke pilotan, bai! Pozez ikusi ditugu neska-mutil gazteak, umeak batzuk oraindik, ezker-eskuin, atzera-aurrera, bote eta aide, irri eta kinu, gustatzen zaiena egiten, pilotan, horma eta esku, jolasa eta jokoaren mugan. Hirurehun eta hemeretzi jostari-jokalari, berrehun eta hirurogeita sei partidetan. Amaiera festa polita bizitu genuen Tolosako Beotibaren; 319 txapel behar genituen, baina 12 bakarrik banatzeko. Jokin Altuna, Nagore Arozena, Maider Mendizabal, Xabier Tolosa eta Julen Urruzolak jantzi zizkieten irabazleei, eta saritxoa eman zorian egon zirenei; zuen eskuetatik jasotzeak egin zien ilusioak, begirada haiek dirdirek, ba ote du preziorik! Pozik gaude ere, eskualdeko Pilota Eskola guztiekin elkarlanean aritzeko, hobeto ezagutzeko, izan dugun aukeragatik. Eskerrik asko denoi. Badakizue non gauden. Gure Ataria beti zabalik egongo da zuentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!