Jexuxmari Mujikak eta Jon Irazuk finala jokatuko dute

Asier Imaz 2015eko ekainaren 30a

Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkora Txapelketako finala osatu da. Asteburuan, Orion, azken kanporaketa jokatu zen.

Bertan eskualdeko hiru aizkolari aritu ziren lanean, eta horietatik bakarra geratu zen finaletik at: Asteasuko Jokin Alkizalete. Aurrera egin zutenak Jexuxmari Mujika ibartarra eta Jon Irazu zizurkildarra izan ziren.

Lehenak kanporaketako denbora onena markatu zuen gainera, Luis Txapartegiren aurretik. Irazu hirugarren sailkatua izan zen. Finalean Arria V.a, Mugertza III.a eta Eneko Otaño izango dituzte zain.


Orioko kanporaketan bost aizkolari aritu ziren lehain. Bakoitzak bi kana erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituen, bi txandatan banaturik. Lehenengoan Mujika eta Txapartegi aritu ziren, eta denbora onenak markatzea lortu zuten, hurrenez hurren. Mujikak sei segundoko aldea atera zion Txapartegiri.


Bigarren txandan Jon Irazu izan zen azkarrena. Laugarren denbora onena Alkizaletek egin zuen, eta azkena, Urteagak.


Gipuzkoako Bigarren Mailako finala uztailaren 4ean, larunbat honetan, jokatuko da Usurbilen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!