Sanjoanak atzean utzita, iritsi dira San Pedro jaiak

Tolosaldeko Ataria 2015ko eka. 25a, 18:00

Ez da etenik. Jaiak bata bestearen atzetik ari dira kateatzen, eta asteburu honetan bertan San Pedro jaiak ospatuko dituzte Asteasun, Leaburu-Txaraman, Urkizun eta Larraitzen.

Egitarauak

Leaburu-Txarama

  • Ekainak 28, igandea
    • 11:30. Txirrindulari proba, haur zein helduentzat.
    • 12:30. Txakolin dastatzea, pintxoez lagunduta eta trikitilariekin.
    • 13:50. Andoni Otegi herriko presoaren urtebetetzea dela eta, argazkia aterako dute berari bidaltzeko.
    • 14:00. Herri bazkaria.
    • Ondoren trikitilari ea ezustekoak.
    • 17:00. Segalari gaztetxoen Leaburuko II. Saria Leaburuko ermitaren ondoko belardian.
    • 22:00. Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
  • Ekainak 29, San Pedro eguna
    • 10:30. Meza nagusia.
    • 11:30. Hamaiketakoa Ostatuan.
    • 12:00. Toka Txapelketa.
    • 17:00. Ume jolasak.
    • Ondoren txokolate jatea.
    • 20:30. Barrikotea, sagardo dastatzearekin.
    • Ondoren Iker Zubeldia eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak.

Larraitz

  • Ekainak 28, igandea
    • 12:30. Meza nagusia, eta ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.

Urkizu

  • Ekainak 26, gaur
    • 12:00. Txupinazioa eta kanpaiak San Pedro jaiei hasiera emateko.
    • 21:00. Mus Txapelketa Alur Txiki elkartean.
  • Ekainak 27, larunbata
    • 12:00. Ume jolasak eta bazkaria elkartean.
    • Arratsaldean haur jokoak.
    • 21:00. Afaria elkartean, trikitilariekin.
  • Ekainak 28, igandea
    • 10:00. Tortillak egiten hasiko dira, eta ondoren, sagardo eta tortilla lehiaketa.
    • Arratsaldean ume jolasak eta bola zein toka txapelketa
  • Ekainak 29, San Pedro eguna
    • 11:00. Meza.
    • Ondoren hamaiketakoa.

Asteasu

  • Ekainak 26, gaur. Haurren eguna                     
    • 11:00. Haurren Krosa eta marrazketa lehiaketa.
    • 11:30 – 14:00. Haur parkea egingo dute frontoian.
    • 14:00. Haurren arteko Bazkaria plazan.
    • 15:00 – 17:00. Haur parkea frontoian.
    • 17:30. Haurrentzat  zezen txiki eta poneyak.
    • 17:30. Asteasuko Gazte Asanbladak antolatutako fronteniseko finalak.
    • 18:15. Arkupeko txapelketako finala.
    • 19:00. Aitzondo Txirrindulari Elkarteak antolatuta: pala txapelketako finala.
    • 20:30. Sorginaren Jaitsiera. Juan Tapia trikitilari eta trikitixa maisuaren eskutik txupinazoa.
    • Ondoren txistulari, erraldoi eta buruhaundiekin kalejira.
    • 21:30. Herri afaria.
    • Ondoren, erromeria Laket taldearekin.
  • Ekainak 27, larunbata, Kuadrillen Eguna
  •  
    • 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria plazan.
    • 18:00. Musika kalean, Ttel eleketrotxaranga.
    • 19:00. Atzapar Pelota klubak antolatutako nesken paleta txapelketaren finalak alebin eta infantil mailetan.
    • Ondoren, esku txapelketaren finalak alebin mailan.
    • 20:00. Ikurriñari omenaldi ekitaldia.
    • 23:00. Kontzertuak: Lain, En tol sarmiento eta DJ Bull.
  • Ekainak 28, igandea          
    • Eguerdian. Sagardo dastaketa eta patata tortila txapelketa. Sagardotegiak: Sarasola, Etxeberria, Zabala, Aburuza eta Urdaira.
    • 18:00. Herri kirolak Asteasuko taldeen artean.
    • 19:00. Dantza emanaldia, Asteasu, Larraul eta Adunako Dantza Eskolen eta Oinkari dantza taldearen eskutik.
    • Ondoren, Musika plazan Trakets taldearen lehen emanaldia.
    • 23:00. Trakets taldea plazan.
  • Ekainak 29, astelehena, San Pedro Eguna
    • 10:00. Diana.
    • 11:00. Meza Nagusia.
    • Ondoren Elizmendin: hamaiketakoa, Soka Dantza eta Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak aurrebenjamin eta benjaminak.
    • 17:00. Haurrentzat Obaba kalean, Pirata garrapataren kontuak emanaldia. Jarraian, apar festa.
    • 18:00. Kantaldia bortzirietako Beltxaren bikotearen eskutik.
    • Ondoren, Asteasuko musikarien kalejira.
    • 22:30. Bertso saioa, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Unai Agirrerekin. Gai jartzen, Haritz Mujika arituko da.
    • Ondoren, Iñolaz taldea.
  • Ekainak 30, asteartea
    • 11:00. Meza
    • Ondoren, Aitzondo Elkarteak herriko jubilatuei eskeintzen dien hamaiketakoa.
    • 13:00. Herri kirol saioa. Harrijasotzaileak: IZETA II eta AIMAR IRIGOIEN Aizkolariak: JON IRAZU eta UGAITZ MUGERZA(II)
    • 14:30. Jubilatuen bazkaria Frontoian. Bertan izango dira: Xapre eta Zaharra trikitilariak eta Telleria eta Zeberiobertsolariak
    • 18:00. Asteasuko Trikitixa eta pandero eskolaren eskutik musika jaialdia plazan.              
    • Ondoren Sorginaren igoera

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!