Lore usaina San Joan Egunean

Ataria 2015eko ekainaren 24a

San Joan bezperako ke eta su usainek bestelako testigua izan dute gaurkoan bai Belauntzan eta baita Abaltzisketan ere. Garai bateko tradizioari jarraiki lore bedeinkapena izan da bi herrietako meza nagusietan. Eta herritarrak datore jantzita, lore sortak eskuan usain berezia gehitu diote festari elizatik ateratzerakoan.

Mezaren ondoren, jan-edanaren tartea izan da Belauntzako tabernan Zeberio eta Mañukorta bertsolariek girotuta. Umeek ere goiz eta arratsaldean haur jolasetan aspertzeko astirik ez dute izan.

Belauntzan San Joan jaiak oraindik orain ostirala bitarte luzatuko badira ere, Abaltzisketan gaurkoan agurtu dituzte herriko festak Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kantaldia eta afariarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!