Igandean Espainiako Kilometro bertikaleko txapelketa jokatu zen Fuente Den eta Aitziber Ibarbiak hirugarren postua eskuratu zuen. Zizurkildarrak 47 minutu eta 22 segundo behar izan zituen helmugara iristeko, Paula Cabrerizo irabazleak baino bi minutu eta erdi gehiago.
Cabrerizo gazteak Laura Orqueren marka puskatu zuen, 39 segundoan. 44:51n gelditu zuen kronometroa. Bigarren, berriz, Vanesa Ortega izan zen.
Hassan Ait Chaou, garaile X. Camile Xtreme-n
Bestalde pasa den astean, Isaban, Camile Xtreme lasterketa jokatu zen, eta Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen garaile. Bi txapela eta hirugarren postu bat erdietsi ditu aurtengo garaipenarekin proba honetan. 3 ordu, 5 minutu eta 21 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

