Ikasturtea bukatzeko, jai egunak ikastetxeetan

R. Calvo 2015eko ekainaren 4a

Ekainarekin bukatzen da ikasturtea eta eskola zein ikastolek jaiak antolatu dituzte

Ikasturte amaierako jaialdiak egingo dituzte asteburu honetan Tolosako Samaniego eta Hirukide ikastetxeek eta Laskorain ikastolak, eta baita Ibarrako Uzturpe ikastolak ere. Samaniego ikastetxeetan ekainaren 6an egingo dute Uzturpe frontoian, mailaka taldekaturik, egingo dituzten dantzak euskal mitologiaren ingurukoak izango dira. Hirukidekoek ere larunbat betea izango dute ikasle eta gurasoei zuzenduta. Uzturpeguna ere ekainaren 6an izango da, kiroldegian, eta maitasuna da landu duten gaia. Laskorainek igandean ospatuko du bere eguna.

Egitarauak

SAMANIEGO IKASTETXEA

Ekainak 6. Gaia: euskal mitologia.
11:00. Lagun-busa aterako da Trianguloatik, eta ohiko ibilbidea egingo dute.
12:00. Jaialdiaren hasiera ikasleen emanaldiarekin. Puzgarriak, futbolin erraldoia, tailerrak... bien bitartean, helduen bazkaria.
Arratsaldean. Egan taldearen emanaldia, eta ondoren, indarrak berritzeko, txokolate jatea.
Bukatzeko Uzturpe frontoitik herrira kalejiran jaitsiko dira, txarangarekin saltoka.

LASKORAIN IKASTOLA

Ekainak 7.

10:30. Bizikleta ibilaldia Tolosan zehar.
11:00. Hamaiketakoa eta jolasak.
12:00. Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdiak. Ondoren, abesbatza ganbaran eta antzerkia areto nagusian.
14:00. Gurasoek prestaturiko bazkaria.
15:30. Kazkabarra taldearekin jolasak.
16:00. Patxin eta Potxin pailazoak.
16:30. Gurasoen jolasak.
17:30. Dantzaldia.

HIRUKIDE IKASTETXEA

Ekainak 6.
10:30. Eukaristia
11:30. Patata tortilla lehiaketa eta kirolak.
12:00. Puzgarriak, tailerrak eta judo.
12:30. Postre lehiaketa eta soinketa erritmikoa. Ondoren, sari banaketa.
14:00. Bazkaria.
16:30. Poxpolo eta konpainia pailazoak. Puzgarriak.
17:00. Dantzaldia.
18:15. Kalejira.
18:30. San Joan sua.
20:00-22:00. Dantzaldia egingo dute.

UZTURPE IKASTOLA

Ekainak 6.
Gaia: maitasuna.
11:00. Jaialdia.
13:00. Pala eta pilota finalak Belabieta pilotalekuan.
14:00. Bazkaria.
15:30. Puzgarriak.
16:00. Toka.
17:00. Dantzaldia.
19:00. Amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!