Aiztondo eta El Salvador, Senidetze Egunean txapelarekin elkartuta

Ataria 2015eko maiatzaren 30a

Zazpigarren urtez Senidetze Eguna antolatu dute El Salvadorri elkartasuna adierazteko.Aurten, Amasa-Villabonan ari dira eguna ospatzen.

Asteasu, Zizurkil, Aduna eta Amasa-Villabonako udal ordezkariek harrera beroa egin diete, lehenik eta behin Amasa-Villabonako Udalean. Guztiek, Euskal Fondoaren bidez, El Salvadorreko komunitateari babesa ematen jarraituko dutela berretsi diete. Harrera Udaletxeko pleno aretoan, harrera ezin hobea egin dietela adierazi dute El Salvadorretik etorritako hiru pertsonek. Hemendik ematen laguntzari esker, beraien komunitatean aurrerapausoak ematen ari direla. Txapela bana oparitu diete.

Udalak eta egun osoko festa antolatu du, udaletxetik jaitsi bezain laster, Berdura plazan egin diete harrera herrikoia, txalaparta, bertso eta dantzaz lagunduta, besteak beste. Kalejira internazionalista ere egin dute.

13:00etan pintxo solidarioak banatuko dira eta barrikotea egingo dute. Ondoren, Berdura plazan izango da bazkaria. Bertara joateko tiketak salgai daude Iratzarren, Iru Aldetan, Iriarte jatetxean, Atxulondon eta Egarrin.

Bazkalostean, Isk&Bila txarangarekin erromeria izango da, aurtengo Senidetze Egunari amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!