Zizurkil eta Tolosako taldeak abantailarekin, Herriartekoan

Tolosaldeko Ataria 2015ko mai. 27a, 13:00

Tolosa eta Asteasuren arteko kanporaketa hasi aurretik, Manuel Ortiz omendu zuten

Herriarteko Pilota Txapelketan eskualdeko lau herri daude buru-belarri sartuta, eta asteburuan jokatutako neurketak eta gero, Zizurkil eta Tolosa dira aurrera egiteko abantaila hartua dutenak.

Bidania-Goiazko pilotariek Azkoitiako bikoteak izan zituzten aurkari eta jubenil mailakoa baino ez zuten lortu irabaztea. Zizurkilen kasuan, Lasarte izan zuten aurkari eta partida guztiak irabazi zituzten.

Igandean jokatu zen Tolosa eta Asteasuko taldeen arteko kanporaketa. Txapelketa lehen partidak jokatu dituzte kasu honetan, eta hasi baino lehen omenaldi txiki bat eskaini nahi izan zioten orain dela gutxi hil den Jose Manuel Ortizi. Pilotako ordezkari izandakoa eta pilota maite zuen pertsona izan zela ekarri zuten gogora. Omenaldi gixan bi taldeetako pilotari guztiak kantxa erdira atera ziren epaileekin, eta minutu bateko isilunea egin zuten. Bere oroimenez, Tolosako pilotariek lazo beltzak soinean zituztela jokatu zituzten partida guztiak. Kadete eta jubenil mailako partidak tolosarrek irabazi zituzten, eta helduetan Asteasu nagusitu zen. Orain, asteburuan, asteasuarrek hartuko dituzte tolosarrak.

Lau t'erdiko San Joan Saria

San Joan Sariaren hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, Beotibarren. Kadeteen mailan, Apezetxeak mendean hartu zuen Arruti 8 tantotan utziz.

Promesen mailan, Egiguren 9 tantotan geratu zen Olaizola III.aren aurkako partidan. Eta nagusien mailakoan, berriz, Santxo nagusitu zen eta Labakak 11 tanto egitea lortu zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!