Bihar, jarraitu ezazu gurekin hauteskunde gaua

Ataria 2015eko maiatzaren 23a

Egunean zehar, eskualdeko herri guztietako giroa eta protagonisten hitzak bilduko ditu Ataria-k. Gauean, berriz, 20:00etatik aurrera, emaitza guztiak ataria.info-n izango dira ikusgai. Zuzeneko telebista saio bat ere izango da, hautagaien erreakzioak ezagutzeko. 

Ataria.info-n uneoro

Eskualdeko herri guztietako irudiak, gertaerak, protagonisten hitzak, emaitzak, grafikoak... 20:00etatik aurrera, jakin bezain laster, emaitza guztiak, herriz-herri, ataria.info-n.

Twitter eta Facebook

Zuzeneko kontaketak hauteslekuetatik, emaitzak, erreakzioak. Gauean, erreakzioak Zerkausitik eta Batzokitik. Erabili #m24tolosaldea traola komentatzeko eta partekatu!

Ataria Irratia, 107.6 FM

20:00etatik 22:00etara, saio berezia, emaitzak kontatuz, zuzeneko konexioekin eta hautagaien balorazioekin. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da ataria.info-n.

Hurrengo egunean: egunkaria

Astelehenean egunkari berezia argitaratuko da. Ohikoa baino luzeagoa izango da, 12 orrialdekoa hain zuzen, eta guztia koloretan.

Atarikideei mezua

Tolosaldeko Atariak esfortzu berezia egingo du hau guztia egiteko. Harpidedunei, hau da, Atarikideei esker egin ahal izan dugu honakoa, horregatik, guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!