Ekitaldi ugari, Museoen Nazioarteko Egunaren harira

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko maiatzaren 14a

Larraulen, Alkizan eta Tolosan egongo da zer egina; Gau Zuria ere antolatu dute

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen da, baina Tolosaldean asteburu honetara, hilak 16 eta 17ra, aurreratu dute. Eskualdeko museoek ordutegi berezia izango dute, eta larunbat gauean Topic irekitzeaz gain, Tolosaldea Tourrek antolatuta bisita berezia egin ahal izango da Tolosan, Gau Zuriaren barruan.

Egitaraua

MAIATZAK 16

Larraulgo Ekomuseoa. 10:30ean Animaliak erakusketaren inaugurazioa.
11:00etan hamaiketakoa.
12:00etan museoko zenbait erreminta gai hartuta, Larraulgo eskolako haurrek egindako ipuin, olerki, komiki eta marrazkien irakurketa-erakusketa.

Alkizako Urmara.
11:00etan bisita gidatua.
18:00etan Argibel erakusketaren irekiera.

Tolosako Gorrotxategi.
Ate irekiak eta Gorrotxategiko txokolate zuriaren dastatzea.
Musika emanaldia, Tolosako musika eskolaren eskutik.

GAU ZURIA

Tolosaldea Tour.
Bisita gidatua zuziekin argiztatuta Tolosako Santa Maria elizan eta Alde Zaharrean.

Tolosako Topic.
Ate irekiak 21:00etatik 01:00etara.
21:00etatik 23:00etara musika emanaldia, Tolosako musika eskolaren eskutik.
Txotxongiloen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa.

MAIATZAK 17

Alkizako Urmara.
11:00etan bisita gidatua.

Tolosako Gorrotxategi.
11:00etatik 14:00etara ate irekiak eta Gorrotxategiko txokolate zuriaren dastatzea.

Tolosako Topic.
Ate irekiak 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
11:00etatik 13:00etara musika emanaldia Tolosako musika eskolaren eskutik.
12:00etan Txotxongiloen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako Argazki Lehiaketako sari banaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!