Baserritarrek jai hartuko dute bihar euren eguna ospatzeko

Tolosaldeko Ataria 2015ko mai. 14a, 10:51

Aspaldiko usadioari jarraituz bihar ospatuko da baserritarren eguna Tolosaldean. Herriz herri, bazkariak, afariak, herri kirol saioak eta bertso emanaldiak antolatu dira. 

San Isidro eguneko egitarauak

ABALTZISKETA

12:00. Meza parrokian.

13:30. Bazkaria Ostatuan.

ALKIZA

MAIATZAK 15, OSTIRALA

17:00. Ginkana haurrentzat.

21:00. San Isidro afaria Ostatu jatetxean.

MAIATZAK 16, LARUNBATA

10:00. Mendi ibilaldia heldu eta haurrentzat.

Ondoren. Hamaiketakoa Ostatu jatetxean.

MAIATZAK 17, IGANDEA

10:00. Meza nagusia.

10:00. I. Ataria Pilota Txapelketako partidak.

11:00. Bizitza guztian baserrian lan egin dutenei omenaldia Ostatu jatetxean.

17:00. Fronteniseko finalak.

ALTZO

MAIATZAK 16, LARUNBATA

20:30. Meza nagusia.

21:30. Afaria Segoretxe jatetxean.

 

AMASA

10:30. Meza nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa plazan, bertsolari (Larrañaga eta Loidisaletxe) eta trikitilariekin (Kupela).

14:00. Bazkaria Iturri-Goxo jatetxean trikitilari eta bertsolariekin.

21:00. Afaria Uxo-Toki elkartean trikitilari eta bertsolariekin.

AMEZKETA

11:00. Meza San Martingo ermitan.

Ondoren. Erretirodunentzat hamaiketakoa San Martinen. Autobusa jarriko da herriko plazatik ermitara igotzeko 10:45 aldera.

ASTEASU

11:00. Meza.

13:00. Erakustaldia probalekuan. 20 minutuko saioetan, Joxe Barriolaren eta Itxaso Arrutiren idi pareak 1.200 kiloko harriarekin.

14:00. Bazkaria Sarasola sagardotegian, Irazu eta Sotorekin.

Ondoren. Trikitilariekin erromeria.

BALIARRAIN

21:00. Herriko baserritarrentzat afaria Zartagi Ostatuan.

BELAUNTZA

12:30. Meza San Joan Deuna parrokian.

14:00. Bazkaria baserritarrentzat herriko ostatuan.

BERROBI

17:00. Txokolatea eta marrazkiak Etxolan.

20:30. Herriko baserritarren afaria.

BERASTEGI

12:45. Prozesioa San Martin elizara, txistularien laguntzarekin.

13:00. Meza.

14:00. Bazkaria, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Ondoren. Trikiti emanaldia.

IBARRA

11:30. Meza eta santuarekin prozesioa egingo dira.

Ondoren. San Bartolome plazan hamaiketakoa.

LEABURU-TXARAMA

MAIATZAK 15, OSTIRALA

14:00. Herriko Ostatuan bazkaria baserritarrentzat.

17:30. Balio anitzeko lokalean Nora Oteiza hizlariaren eskutik Txakurren ikuspuntutik mundura begira izeneko hitzaldia.

MAIATZAK 17, IGANDEA

11:00. Leaburuko Ostatu jatetxean Ignacio Otegi herritarraren laguntzarekin egindako koadroa inauguratuko da. Ondoren, luntxa izango da.

ORENDAIN

13:00. Meza Andre Mari Zeruratzearen parrokian.

14:00. Bazkaria Orendaingo ostatuan.

ZIZURKIL

11:00. Meza Zizurkil Goiko San Millan parrokian.

12:30. Herri kirolak Intxaur frontoian: harri jasotzaileak eta aizkoran, berriz, Otaegi eta Rekondo, Irazu eta Arriaren aurka.

14:00. Bazkaria Plazaetxeberri jatetxean, bertsolari eta trikitilarien parte hartzearekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!