Gerra zibila, bizi izan zutenen ahotik

Ataria 2015eko maiatzaren 7a

Ahotsak.eus proiektuak eskualdeko adineko hainbat biztanleren testigantzak bildu ditu 1936ko gerrari buruz, ikastetxeetan erabil dezaten, hausnarketarako. 

Zer gertatu zen Tolosaldean gerra garaian? Gaztetxoek ba al dakite? Egon da transmisiorik belaunaldien artean? Ahotsak.eus proiektuko kideen esanetan, kasu askotan ez, eta horregatik prestatu dute "Gerra Zibila Tolosaldean" izeneko bideoa.

12 minutuko bideoa da, Tolosako Udalaren babesarekin prestatua, eta Tolosaldeko herritarrek 1936ko gerra nola bizi izan zuten kontatzen dute bertan, bai gerraren hasieran, baita ondoren ere. Tolosako testigantzez gain, Tolosaldeko gainerako herrietan jasotakoak ere aztertu dituzte.

DBHko ikasleekin lanketa berezia egin nahi dute bideoa erabiliz, gertatutakoaz hausnar dezaten. 

50 tolosarren elkarrizketak sarean

Ahotsak.eus proiektuan adineko 50 bat tolosarren elkarrizketak dituzte jasota, gehienak 2009-2011 urteetan egindakoak. Sarean, esaterako 555 bideo pasarte ikus daitezke

Irudian, 1937. urtean Francoren aldeko soldaduek Tolosan egindako desfilea. Argazkilaria: Pascual Marin. Iturria: guregipuzkoa.net

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!