"Etorkizun ekonomikoa irabaziz", Markel Olanorekin

Asier Imaz 2015eko apirilaren 18a

Tolosaldeko EAJ-ren hainbat alkategai Markel Olanorekin elkartu da gaur, Tolosako Batzokian. Ekonomiari buruzko jardunaldia burutu dute bertan.

"Etorkizun ekonomikoa irabaziz" izeneko jardunaldia burutu da Tolosako Batzokian, gaur. Gipuzkoako Foru Aldundiko EAJ-ren hautagaiekin batera, EAJ-ren eskualdeko hainbat ordezkari egon dira bertan. Besteak beste, Ibarra, Tolosa, eta Amasa-Villabonako alkategaiak. Jardunaldiaren amaieran Markel Olanok hitz egin du, ekonomiak duen garrantziaz eta "ezker abertzalearen" gabeziez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!