Tolosaldeko 20 pilotari, Angeluko Pilotari Ttipi'15 Topaketan

Asier Imaz 2015eko martxoaren 4a

Pasa den asteburuan, Angeluko L´Hogar Pilotalekuan izandako Pilotari Ttipi´15 topaketan Behar Zanako 18 pilotari eta Adunako Txulobiko bikote bat izan ziren.

Prebenjamin, benjamin eta alebin mailako haurrak joan ziren bertara eta han, Ipar Euskal Herriko beste 13 talderekin batera pilota partidak jokatu eta sari ederrak jaso zituzten. Guztira 150 pilotari elkartuko ziren pilotalekuan.

Sariak banatzen Ducassu eta Larralde Ipar Euskal Herriko trinketa mailako bi pilotari onenak aritu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!