Eskualdeko bi enpresa bisitatu ditu Martin Garitanok

Ataria 2015eko otsailaren 25a

Gipuzkoako diputatu nagusia Cadinox eta Casa Eceiza enpresetan izan da, Lurralde Garapeneko foru zuzendari den Pedro Iturberekin batera.

Lehenengo Belauntzan izan dira, Cadinox galdaragintza lantegian. Pieza handien eraikuntza mekanosoldatua jorratzen dute bertan, batez ere altzairu herdoilgaitzarekin. Baliabide kopuru handia bideratzen du I+Gra, eta duela gutxi AVS enpresarekin batera CTECHnano ikerketa enpresa sortu du.

Cadinoxeko arduradunek egun abian dituzten proiektuak azaldu, eta beren sektorean aurreikusten dituzten aurrerapenen berri eman dute.

Ondoren, Casa Eceizara joan dira, Lizartzara. Arduradunen eskutik gozogintza enpresako instalazioak ikusi eta produktu desberdinak egiteko erabiltzen dituzten produkzio prozesuak ezagutu dituzte.

Foru gobernuak "enpresen alde egiten duen apustua" helarazi die Garitanok bi enpresetako arduradunei. Horrez gain, ikerketa eta garapena, nahiz internazionalizazioa bultzatzeko abian dituzten programen berri eman die.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!