Hernialdeko sarrera itxi dute

Ataria 2015eko otsailaren 25a

Tolosan, Anoetara doan errepidean, eta Villabonan ibai ondoko autoak kentzeko eskatu dute, euriarengatik ibaiaren maila altua delako. Hernialdeko sarrera itxi dute. Villabonako Udaltzaingoak esan duenez ibaiari metro erdi inguru besterik ez zaio geratzen ateratzeko.

Aldaba Txikiko errepidean, berriz, GI3713 errepidean, luizi txiki bat izan da euritearen ondorioz, eta bertan izan dira lanean arratsaldean zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!