Inauterietako argazkiek saria izango dute ‘Ataria’-n

Ataria 2015eko otsailaren 17a

Inauterietako Argazki lehiaketako bi argazki onenek, Zelai Talasoterapian zirkuitua eta Eguzkitza sagardotegian afaria eskuratuko dituzte.

Inauterietan argazki kamarari eragiteak saria izango du aurten ere. Tolosaldeko Ataria-k antolatuta, argazki lehiaketa martxan baita.

Parte hartzaileek otsailaren 27ra arte aukera izango dute euren irudiak argazkiak@ataria.info helbidera bidaltzeko (izen-abizenak, herria eta izenburua edo azalpen txikia gehitu beharko dira). Epaimahaiak berriz, martxoaren 6ko aldizkarian saridunen izenak emango ditu argitara.
Argazki onenak Zumaiako Zelai Talasoterapian bi lagunentzako sasoian jartzeko zirkuitu berezia jasoko du sari gisa. Bigarrenak berriz, Tolosako Eguzkitza sagardotegian bi lagunentzako afaria eskuratuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!