Ertzaintzak hamalau urteko gaztea erreskatatu du Hernion

Maier Ugartemendia 2015eko otsailaren 10a

Argazkia: www.leioamenditaldea.com

Ertzaintzak helikopteroarekin joan izan du lekura, eta bertatik Donostiara eraman dute gaztea

14:20 inguru ziren Sos Deiaken abisua jaso dutenean. Eskolako talde bateko kidea zen, 14 urteko gaztea erori egin dela eta belaunean haustura izan zezakeela adierazi diete. Hain zuzen ere, Zelatunen aurkitzen zen gaztea bere ikaskide eta irakasleekin batera.

Ertzaintzaren helikopteroa bertara gerturatu da, eta Donostiako suhiltzaileen etxera. Bertatik anbulantzian Donostiako ospitalera eraman dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!