Pasahitza (zaharra)

Zergatik dituzte emakumeek zailtasunak orgasmoarekin?

Iñigo Terradillos 2015eko otsailaren 2a

Kizkitza Arozena sexologoak kontsultetan maiz errepikatzen den gaia jorratu du gaurkoan: emakumeek orgasmoarekin dituzten zailtasunak. Bikote harremanak jolas moduan bizitu beharrean, betebehar batera iritsi behar izatean datza arazoa Arozenaren arabera.

Kizkitza Arozenak azaldu duenez, orgasmoaren nahitanahiezko osagaiak eszitazioa eta norbere sentsazioetan abandonatzen jakitea dira. Bestalde, orgasmoarekin gizonen eta emakumeen gorputzak desberdin funtzionatzen duela esan du: "Sarketa dela bikote harreman batean gertatu daitekeen gauzarik intentsoena iruditzen zaigu, eta emakumea ere orduan iristen dela orgasmora, baina ez du zertan horrela izan".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!