T3T lasterketako ibilbidea airetik

Ataria 2015eko urtarrilaren 23a

Ekainaren 13an jokatuko den Tolosaldeko 3 Tontorrak lasterketako ibilbidea airetik erakusten bideoa egin dute.

T3T-en lehen edizioa ekainean izango da, larunbatez, eta 42 kilometroko ibilbidea prestatzen ari dira. Penditza, 2.800 metrokoa izango da. Probari irteera 09:00etan emango diote Tolosatik, eta helmuga, puntu berean egongo da. 18 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez.


Antolakuntzatik azaldu dutenez, gehienez 500 pare hartzaile izango dira. Ondorioz, «izen-emate ordena zorrotz jarraituko da». Maiatzaren 30a bitarte egongo da apuntatzeko aukera. Hasiera batean 40 euro izango da inskripzioa, baina maiatzaren 1etik aurrera, 50eko kostua izango du, kirolprobak.com webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!