"Herri garatuenek beste era bateko mundua eraikitzeko borondatea izan behar dute"

Ataria 2015eko urtarrilaren 19a

Intermon Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak kaleratu duen txostenaren arabera, munduko biztanlegoaren %1ak gainerako %99ak batera baino aberastasun handiagoa izango du datorren urtean.

Aberatsak gero eta aberatsago dira, beraz, eta pobreak gero eta pobreago. Europaren kasuan, Letonia da aberatsen eta pobreen artean desberdintasun handiena duen lurraldea, eta Espainia bigarrena.

Mari Jose aranguren ekonomilariak azaldu digunez, garapen eredu desberdinak daude, eta aberastasuna hobe banatzen den mundua izan beharko luke helburua. Alde horretatik, herrialde garatuenek borondatea izan behar dutela beste era bateko mundua eraikitzen joateko esan du. Hala, herrialde batzuetan, nordikoak kasu, hazkunde ekonomikoa bilatzeaz gain, pertsonen arteko berdintasuna dutela ardatz nagusi ere azaldu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!