Haizeak gogor jotzen duela eta, abisu horia ezarri dute

Ataria 2015eko urtarrilaren 15a

Jaurlaritzak abisu horia ezarri du haizea dela eta. Zizurkilen esaterako, 89 kilometro orduko abiadura hartu du haizeak. Hego-mendebaldeko haize zakarrak ipar-mendebaldera egingo du eta indarra galduko du gauean. Bien bitartean, Tolosako babes zibileko zerbitzuak hainbat gomendio eman ditu. 

Batetik ateak, leihoak eta eguzki-oihalak itxi edo finkatzeko eskatu du, bestetik, kalera erori daitezkeen loreontziak edo bestelako elementuak jasotzeko esan du, eta azkenik obra lanetako elementuak (aldamioak, garabiak...) finkatzeko ere esan du.

Era berean, kaletik joaterakoan zuhaitzetatik, paretetatik edota hesietatik urruntzeko eskatu du, eta eraikitzen ari diren eraikinetatik edo egoera txarrean daudenetatik pasatzerakoan kontuz ibiltzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!