Tolosaldea Sahararekin elkarteak 15 urte

Presoen aldeko Gdeim Izik taldeak The Crans Foruma Dajlan egingo dutela salatu du

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko urtarrilaren 14a

Saharar presoen Gdeim Izik plataformak The Crans analisi ekonomiko eta politikoaren foroa okupatutako Dajla herrian egin nahi dutela salatu du. Plataformak azpimarratu du Dajla herria ez dagoela Marokon baizik eta Mendebaldeko Saharan, «Marokok 1979. urtetik ilegalki okupatzen duen zonaldean», esan du. «Marokok Mendebaldeko Saharako biztanleen giza eskubideak urratzen ditu», gogoratu du. «Plataformatik ozen salatu nahi dugu foroa militarki okupatutako herrian egin nahi izatea, giza eskubideak egunero urratzen diren herrian eta Marokoko agintariek sahararrak erailtzen dituen herrian, hain zuzen», nabarmen du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!