Saharar presoen Gdeim Izik plataformak The Crans analisi ekonomiko eta politikoaren foroa okupatutako Dajla herrian egin nahi dutela salatu du. Plataformak azpimarratu du Dajla herria ez dagoela Marokon baizik eta Mendebaldeko Saharan, «Marokok 1979. urtetik ilegalki okupatzen duen zonaldean», esan du. «Marokok Mendebaldeko Saharako biztanleen giza eskubideak urratzen ditu», gogoratu du. «Plataformatik ozen salatu nahi dugu foroa militarki okupatutako herrian egin nahi izatea, giza eskubideak egunero urratzen diren herrian eta Marokoko agintariek sahararrak erailtzen dituen herrian, hain zuzen», nabarmen du.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!