Iñaki Artolak eta Jokin Altunak bi handienak garaitzea lortu dute

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 12a

Bederatzi tanto eginak, eta zero kale. Artola alegiarraren zenbakiak dira horiek. Partida bikaina jokatu zuen Artolak igandean Zumarragan. Bere atzelariak, Albisuk, bi tanto egin eta kalerik ez. Horrela partida irabaztea ez da zaila, baina aurrean Olaizola II.a denean, edozer gauza gerta daiteke. Igandean, ordea, bostean gelditu ziren: 5-22. Garaipen handia kantxan, eta baita kantxatik kanpo ere, izan ere, sailkapenean hirugarren jarri dira alegiarra eta ataundarra. 

Bigarren ezustekoa, eta agian handiena, Altuna III.ak eta Merinok eman zuten. Biak ordezkoak dira, izan ere, Xala eta Merino II.aren lekuan ari dira jokatzen. Eta aurkariak, iazko txapeldunak ziren: Martinez de Irujo eta Barriola. Partida handi batean, amezketarrak eta errioxarrak txapelketako lehen puntua lortu zuten, 19-22ko emaitzarekin irabazita.

Binakako txapelketa

Olaizola II-Zabala    5
Artola-Albisu           22

Mtz. de Irujo-Barriola    19
Altuna III-Merino I        22

Sailkapena
1. Ezkurdia-Zabaleta                 4-0
2. Bengoetxea-Aretxabaleta       3-1
3. Artola-Albisu                         2-2
4. Mtz. de Irujo-Barriola            2-2
5. Retegi-Rezusta                     2-2 
6. Berasaluze-Zubieta               2-2
7. Altuna III-Merino                 1-3
8. Olaizola II-Beroiz                 0-4

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!