Euskahaldundu gaitezen lelopean, martxoaren 19tik 29ra zeharkatuko du Korrikak Euskal Herria, Urepelen hasi eta Bilbon amaituz. Tolosaldeko eskualdeari dagokionez, martxoaren 21ean eta 22an igaroko da Korrika 19. Jarraian dituzue ordutegiak:
Martxoaren 21ean
BERASTEGI: 05:30
ELDUAIN: 06:25
BERROBI: 06:40
BELAUNTZA: 06:50
IBARRA: 07:05
TOLOSA: 07:10
HERNIALDE: 08:00
ANOETA: 08:05
IRURA: 08:15
AMASA-VILLABONA: 08:30
ZIZURKIL: 08:50
ADUNA: 09:00
Martxoaren 22an
BIDANIA-GOIATZ: 21:50
ALBIZTUR: 22:25
TOLOSA (kanpoaldea): 22:55
ALTZO: 23:10
ALEGIA: 23:20
IKAZTEGIETA: 23:35
Korrikaren oihartzuna ahalik eta ozenena izan dadin, Tolosaldeko Batzordea osatzeko bilera egingo da urtarrilaren 23an, 19:00etan. Lekua aurrerago zehaztuko dute.
Bestalde, Korrika arropa salgai dago Andoaingo AEKn, ondorengo ordutegi eta helbidean:
Astelehenetik ostegunera: 09:30-13:00/16:00-19:00
Ostiraletan: 09:30-13:00
Gabonetan itxita
Helbidea: Extremadura Kalea, 5 behea. Andoain.
Telefonoa: 943.59.17.04