Arartekoarena joko dute Lizartzako eskolako gurasoek

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 12a

Beste behin ere eskolaren aurrean elkarretaratzea burutu dute Lizartzako eta Orexako ikasle, irakasle eta gurasoek; datorren ostiralekoa izango da burutuko duten azken elkarretaratzea

Gaurko elkarretaratzean bertaratu diren herritarrei Eusko Legebiltzarreko ordezkariek aste honetan eskolara egindako bisitaren berri eman diete. Bertan, EH Bilduk azaldu zuen bezala, 2015eko aurrekontuetan zuzenketa bat sartu dutela aipatu zuten, eta tartean dagoela Lizartzako eskolako proiektua ere.

Hala ere, gurasoek ez dutela etsiko eta bide berriak jorratzen jarraituko dutela adierazi dute. Hurrengo pausua, esate baterako, Iñigo Lamarka Arartekoarena jotzea izango da, euren egoeraren berri emateko.

Bestalde, hurrengo astean berriro bilduko dira ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak ikastolaren aurrean, baina oraingoz hori izango da egingo duten azken elkarretaratzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!