Elduainen, jolastoki berria egin asmo dute, eta argiteria aldatu eta aulki berriak jarriko dituzte laster herrian. Amezketan, berriz, kultur gunean egokitu berri dituzte lehenengo solairuan adinekoei zuzenduriko etxebizitza tutelatuak, eta laster izango dira erabilgarri. Gainerakoan, herriko nahiz udaleko alor desberdinak jorratu dituzte.