Elkarretaratzeak eta ekimenak, indarkeria matxista salatzeko

Ataria 2014ko azaroaren 25a

Tratu onen alde dantzatzeko gonbitea egin dute Amasa-Villabonako emakumeek.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta eskualdean hainbat elkarretaratze eta ekimen deituta dituzte indarkeria matxista salatzeko. Horietako bat Amasa-Villabonako emakumeen izenean bidalitako deialdia izan da. «Berdintasunean oinarritutako Amasa-Villabona nahi eta behar dugu, eta hori eskatzeko gure modu naturala erabiliko dugu», azaldu dute eta gaineratu: «Arin-arina eta fandangoa dantzatuko ditugu Subijana etxearen aurrean, 19:00etan elkartuz».

Oharrean zehaztu dutenez, «urtero data hauetan hildako eta jipoitutako emakumeen kopuruarekin titularrak irakurtzeaz nazkatuak gaude. Ez gaude konforme gizarte patriarkalak ezarri digun biktima paperarekin. Urtean egun bat baino, tratu onen aldeko 365 egun nahi ditugu». Deialdia egin dute tratu onen alde dantzatzera joateko gaur, Subijana etxearen aurrera.

Eskualdean ere beste deialdi batzuk egin dira gaurkorako. Hala, Alegian, 19:00etan, emakumeenganako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea izango da plazan. 19:15ean  Helduentzako ipuin-kontatzea udaletxean, Maite Frankoren eskutik: Arrosa+Urdina=Morea.

Amasa-Villabonan, 20:00etan, Aizkardi elkartearen 31. Mendi Astearen barruan, Aztarnak. Montaña en femenino hitzaldia, Ane eta Idoia neskalatzaileen eskutik.
Anoetan, 19:00etan elkarretaratzea egngo dute udaletxeko arkupean. Tolosan ere elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan, Plaza Zaharrean. Zizurkilen, 19:30ean izango da elkarretaratzea, Joxe Arregi plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!