Osagaiak
• Babarrunak.
(200-300 gr. gordin freskoak, urtekoak).
• Aza pare bat (hostoak aprobetxatuko ditugu).
• Odolki pare bat.
• Ibarrako piperrak.
• Gatza.
• Olioa.
• Ura.
Prestaketa
Babarrunak irakiten jarriko ditugu, su indartsuan, eta ondoren txikitu. Bitartean, aza hostoa odolkiarekin platerean muntatzen hasiko gara. Horretarako, aza galdarraztatuko dugu (ura irakiten jarri, aza hostoa sartu, 30 segundotan atera eta ur hotzetan sartu). Horrekin, azaren kolorea finkatzea eta biguntzea lortuko dugu, gero lantzeko errazago izateko.
Aza hosto berdea hartuko dugu, karratu itxura emango diogu eta zapal-zapal eginda utzi. Ondoren, odolkia hartu eta egosi egingo dugu. Behin egosita, azala kendu, haragia atera, eta olio pixka batekin salteatu egingo dugu. Odolki hori ontzi batean utziko dugu, olioa bota dezan, eta gero, odolkiaren mamia azaren gainean, zapal-zapal eginda, uniformeki jarriko dugu.
Txiki-txiki egin ditugun babarrunak aza horren gainean jarriko ditugu errulo txinatar modukoa osatuz. Beraz, babarruna, odolkia eta gatza sartuz egin dugu erruloa, eta hozten utziko dugu.
Ahaztuta genituen odolkiaren olioa eta babarrunen urarekin salda moduko bat prestatuko dugu. Gatz puntu egokia emango diogu salda urtsu bat lortzeko. Piperrak olio horretan txikituko ditugu, eta ondoren, hotzean utziko dugu, zaporeak beratu daitezen.
Erruloa atera, takoetan moztu eta plantxatik pasako dugu. Erruloa plater batean jarriko dugu, babarrun olioarekin lagunduta.