Ekialde Hurbileko merkatuei buruzko jardunaldia

Ataria 2014ko azaroaren 7a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak, nazioartekotzearekin lotutako jardunaldi berriemaile bat antolatu dute Lehiberri Zentroan. Bertan, Ekialde Hurbileko merkatuek Tolosaldeko enpresei eskaintzen dizkieten aukerak aztertuko dira. Honela, merkatu horiek eskualdeko sektore ezberdinetarako dituzten hazkunde aurreikuspenak eta aukerak aztertuko dira.

Azaroaren 14an izango da 9:00etatik 11:00etara

Jardunaldian Ekialde Hurbileko herrialdeetan (Saudi Arabia, Barein, Arabiar Emirerri Batuak, Irak, Israel, Jordania, Kuwait, Libano, Libia, Oman, Qatar, Siria, Sudan, Yemen, Turkia, Txipre, Egipto eta Iran) dauden eta esperientzia duten Tolosaldeko eta Gipuzkoako enpresak egongo dira. Enpresarentzat jardunaldi interesgarria izan daiteke, merkatu guzti hauek edota horietako batzuk gure eskualdeko enpresen zein negozio aukera aurkezten dituzten ezagutzeko.

Programa

9:00-9:10 Lehiberri Zentroan harrera eta jardunaldiaren aurkezpen laburra.

Unai Andueza, Tolosaldea Garatzen-eko Enpresen Sustapen eta Lehiakortasun Saileko Arduraduna.

9:10-9:30 Tolosaldeko eta Gipuzkoako enpresentzat Ekialde Hurbilean dauden aukera eta erronken aurkezpena.

Aitor Martinez, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresen Garapen eta Internazionalizazio Saileko kidea eta Ekialde Hurbileko merkatuetan aditua.

9:30-10:30 Ekialde Hurbilean lanean dabiltzan Tolosaldeko bi enpresen esperientziak.

10:30-11:00 Galde-eskeak eta jardunaldiaren amaiera.

Interesatuta egonez gero, jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko Lehiberriko talde teknikoarekin jar daiteke harremanetan.

Harremanetarako: 943654501 edo lehiberri@lehiberri.net.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!