Tolosaldean lana eta aberastasuna sortzeko gakoak, jardunaldi batean

Tolosaldeko Ataria 2014ko urriaren 24a

Lehiberri zentroan izango da jardunaldia, asteazkenean.

Tolosaldearen garapenean parte hartzen izenburupean, hitzaldia eta mahai ingurua izango dira, asteazkenean

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoa Sarean-ekin elkarlanean, Lehiberri zentroan jardunaldi berezia izango da datorren asteazkenean, urriak 29. Eskualdeko garapen ekonomikoa aztertzearekin batera, erronkak zehaztea izango da jomugetako bat.

Horretarako, Tolosaldean lana eta aberastasuna sortzeko ahalmena izango duen ehun ekonomiko sendoa lortzeko gakoak ardatz izango dituzte, gonbidatuek. AMPOko lehendakari Jon Agirrek ekingo dio saioari, hitzaldia eskainiz eta, jarraian, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko zuzendari Joxe Mari Elola, Tolomendiko zuzendari Iker Karrera, Gureak Industriako zuzendari Asier Vitoria eta Orkestrako Mari Jose Arangurenek mahai ingurua egingo dute 20:00ak bitarte.

Lehiberri zentroko jardunaldira bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, eta tgkomunikazioa@tolosaldea.net helbidera idatzi beharko dute horretarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!