Pasahitza (zaharra)

Hernioko gurutzeak eta oroigarriak kentzen hasi dira

Iñigo Terradillos 2014ko urriaren 14a

Pili Legarra Asteasuko alkateak azaldu duenez, nahi duten guztiek erabili aha izateko oroigarri bat jarri dute, eta jarrita zeuden gurutzeei dagokienez, batzuk soilik mantendu dituzte, "esanahi handiena zutenak".

Hernio mendiaren tontorra gurutzez eta oroigarriz betetzen ari zen azken urteetan, eta hori ikusirik, eta kexa ugari jasotzen ari zirelako, Ernioren magaleko udalek, Erniozale kultur taldearekin batera, bertan oroigarri partikularrak jartzea debekatu zuten. Era berean, urtebeteko epean, jarrita zeudenak erretiratzeko eskatu zuten. Hala, urtebete igaro da, eta hasi dira gurutzeak kentzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!