'Mendira', preso eta iheslariekin

Asier Imaz 2014ko urriaren 7a

Tolosaldeko Sarek eskualdeko hainbat mendizale elkartu ditu, urriaren 11n Oiartzunen egingo den ekimenarekin bat eginaz. 

Bi deialdi egin dituzte eskualdeko hainbat mendizalek 'Mendira' ekimenarekin bat eginaz:

1. Larunbatean, Oiartzunera joatea egun pasa.

Egitaraua
-08:30: Ongi etorria eta izen emateak.

-09:30: Mendi irteerak: Korrika ala oinez.

-10:00. Eskalada txapelketa herrikoia, Madalensoro pilitalekuan.

- Goizean zehar. Bideo emanaldiak eta haurren txokoa.

- 14:00. Bazkari herrikoia.

- 17:00. Eskalada txapelketaren finala.

- 18:00. Slackline ikuskizuna.

- 18:30. Ekitaldia.

- 19:00. Bertso eskalada show-a. Sei eskalatzaile eta sei bertsolariren arteko ikuskizuna. Eskalatzaileak: Gorka Karapeto, Irati Anda, Ander Mendieta, Zuriñe Arrue, Markel Mendieta, eta Itziar Zabala. Bertsolariak: Alaia Martin, Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga eta Aitor Sarriegi.

- Egun guztian zehar. Sorpresa ugari.

2. 'Mendira'-rekin bat egitea, argazki, bideo eta abar eginaz. Ikus-entzunezkoak mendiratolosaldea@gmail.com helbidera bidali behar dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!