Urtebete...eta aurrera goaz!

Ataria 2014ko urriaren 6a

TOLOSALDEKO ATARIA sortu zenetik urte bat bete da asteburu honetan. Hori dela eta, urte honetan proiektu hau aurrera ateratzeko ahalegina egin duten pertsona orori eskertu nahi izan dio lantaldeak. Horrez gain, aldaketa prozesu bat abiatuko du hiru euskarrietan.

"Eta konturatzerako urtebete pasa da. Joan dira lanez betetako 365 egun. Bide malkartsua izan da, ez baita erraza euskal herri komunikabideon lana garai hauetan. Baina ororen gainetik ilusioa du proiektu honek: Tolosaldeko herritarrei euskaraz informatzen erreferente izateko ilusioa. Eta bide horretan ari gara lanean.

Hasiera hartan baino indartsuago aurkitzen da orain Tolosaldeko Ataria. Eta hori, batik bat, kanpotik jasotako laguntzari esker: harpidedunak, eragileak, instituzioak, eta gainontzeko norbanakoak... Zuei guztioi, mila mila esker! Hau ez litzateke posible izango zuon laguntzarik gabe".

                                                                                                                                Atariako lantaldea

ALDAKETAK HIRU EUSKARRIETAN
Urtebetean gauza asko bizi izan ditugu, eta guztiak balio izan du esperientzia hartu eta ikasteko. Esperientzia hori argitara ateratzeko ordua iritsi da, eta urte hau beteta, hainbat hobekuntza plazaratuko ditu Tolosaldeko Atariak hemendik aurrera: irrati programazio osatuagoa, webgune garatuagoa, eta papereko edizioan aldaketak. Pixkanaka joango gara horien berri ematen. Baina prestatu zaitezte... aurrera goaz eta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!